XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Epaileen bertso emaitzaAzken hauek ditut aipagai gaurkoan.
Gure epaile zorrotz izan ohi diren batzuk kantari ere sumatu izan ditugu eta idatziz goi mailako direnak ere badira tartean.
Pello Esnal Aiarra da izatez, orain bertan bizi ez den arren.
Behin baino gehiagotan pasa behar izan dugu bere galbahetik gazteen txapelketan martirioa ezagutu dugunok.
Bat bateko aproba egiteko ausardia izan zuen behin, inoiz berari entzun izan diodanez, baina lehen aldiak kendu zion bigarren bat egiteko gogoa.
Nolanahi ere, oso goi mailakotzat dut nik Pello idatzizko lanean, hizkuntzaren ezagutza, akatsik gabeko neurria, umore pikaroa eta errima aberastasuna dituelarik arma nagusi.
Bertso paper sariketa mordoska bat irabazi izan du eta parte hartutako bakoitzean goiko puntan ibiltzen ohitua da.
Hona hemen adibide labur bat.
herri arrotzera
eguzkia ezaguna
. hatzapar antzera
gauaren iluna zait
. urrun dut maitea,
urrun guraso eta
. burnizko katea
hau zulo honetatik
. herritik honaino
pairatzera hainbeste
. / hau nere maiteño,
gizonago naizela
. hautsez nora noan
arma eskutan eta
. zenbaiten ahoan
nire herria eta